Artxandan parking berria egiteko dozenaka zuhaitz moztea aurreikusten du udalak

uriola.eus 2023ko urr. 2a, 12:18

Argazkia: Dair Engineering

Hiriko biriki berdearen eraldaketarako planak herritarren asaldura eragin du, bi parking berri egiteko hainbat zuhaitz moztu beharko baititu Bilboko Udalak.

Artxandako parke zaharraren berrikuntza lanen lehenengo fasean dira lanak, Udalaren ingurunea aktibatzeko planaren baitan dago “Topagunearen Parkea” eraikitzeko proiektua, parkearen ia 66.700 metro karratuak eraldatu, eta “sozialki, kulturalki eta ekonomikoki aktibatzeko estrategia” diseinatzeko hautua aurkeztu zuen udalak urte hasieran, “naturgune hura lehengoratzeko”.

Naturgunea lehengoratu, garraio publikoen erabilera sustatu eta oinezkoen esperientzia hobetzeko asmoak nolabait kontraesanean daude bi aparkaleku eraikitzeko zuhaitzak moztearen planarekin, alde batetik autoak erabiltzeko arrazoi bat gehiago eskeintzen dizkielako herritarrei, eta zuhaitzen mozketak ingurune naturalari zuzenean kalte egiten diolako.

Udalaren hautu honek berriz ere mahai gainean jarri du ustezko Bilbo “berde” eta jasangarri baterantz, Udalak zuhaitzak moztera duen joera; Stop Tala Deusto, Zubi Artean zein Zumarrak Bizirik elkarteek salatu izan duten bezela. Artxandan ere mozketaren aldeko hautuak helburu jasangarrien inguruko eztabaida piztu du berriz ere.