Perretxiko bilketan “gehiegizko konfiantzaren” arriskuen berri eman du Bilboko Perretxikoak Identifikazio Zerbitzuak

uriola.eus 2023ko urr. 18a, 12:41

Ezagutzen ez den espezierik ez jateko aholkua eman die perretxikozaleei doako zerbitzuan diharduten adituek.

Udazken beroa ari gara izaten aurten, eta tenperatura hauek, euriarekin batera, baldintza ezin hobea dira perretxikoa haz daitezen. Urtero geroz eta jende gehiago animatzen da udazkeneko fruitu preziatu hauen bila basoak mihatzera baina, gogoratu beharra dago zenbait perretxiko pozoitxuak direla eta kalte handiak eragin ditzaketela nahi gabe jaten dituztenengan, heriotza ere eragin dezakete espezie batzuek.

Abentura mikologikoek akar ditzaketen emaitza desatsegin hauei aurre egiteko lanean dihardu Bilboko Osasun eta Kontsumo Sailak abiatutako Perretxikoak Identifikatzeko Zerbitzuak. Guztiz doakoa den zerbitzu honetan parte hartzen duten adituak, perretxikoak jangarriak diren edo ez azaltzeaz gain, perretxikozaletasunari buruzko edozein galdera eta zalantza ere argitzeko prest daude.

Gomendioak

Perretxikoak zuzen identifikatzea funtsezkoa bada ere, beste gomendio batzuk ematen dizkie Identifikazio Zerbitzuak herritarrei perretxikozaletasunaz segurtasunez gozatzeko; batik bat hazita eta zizarerik gabe dauden perretxikoak soilik jasotzea, kontsulta perretxikoak batu eta ahalik eta lasterren egitea, jaso eta bi egun baino lehenago, eta perretxikoak plastikozko poltsetatik kanpo gordeta izatea, hozkailuaren beheko aldean trapu lehor batez estalita. Ez da gomendagarria perretxikoak garbitu ezta izoztea identifikatu aurretik, usain eta kolore bereizgarriak galdu ditzazketelako, eta ez dira ontzi berean gorde behar espezie desberdinetako perretxikoak.

Identifikazio zerbitzua eskuragarri

Perretxikoak identifikatzeko zerbitzua hilaren lehen astelehenean hasi zen, eta azaroa amaitu arteko astelehen guztietan egongo da eskura, 9:30etatik 13:30etara, Osasun eta Kontsumo Saileko bulegoetan.