Bizkaiko Foru Aldundian, 10:00etan

Garraio publikoko dirulaguntzak kentzearen aurkako kontzentrazioa, ostegunean

uriola.eus 2024ko urt. 3a, 14:00

Urtarrilaren 2an, garraio publikoko dirulaguntzak kentzearen aurkako elkarretaratzea. Argazkia: Sare Antifaxista.

Elkarretaratzea On Diego Lopez Haroko Kale Nagusiaren 25 zenbakiko Bizkaiko Foru Aldundian egingo da urtarrilaren 4an, 10:00etan.

2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, Barik txartelarekin egindako bidaiek % 50eko deskontua galduko zutela jakinarazi zuen Bizkaiko Foru Aldundiak. Hori horrela, elkarte ezberdinek elkarretaratze deia zabaldu dute erabakia salatzeko. Kontzentrazioa On Diego Lopez Haroko Kale Nagusiaren 25 zenbakiko Bizkaiko Foru Aldundian gauzatuko da, 10:00etan.

Neurri berri honek eragina izango du Barik txartela erabiltzen den zerbitzuetan; Bilbobusen, Bilboko Metroan eta Bizkaibusen, hain zuzen ere.

Elkarteen gaitzespena

Ekologistak Martxan elkartearen arabera, deskontua bertan behera utzi baino, neurriak txartela garestitzen du. “Horrek eraso egiten dio gure gizarteko sektore ahulenen erosteko ahalmenari, eta (...) auto pribatua berriz hartzea planteatzen dute”, azaldu du elkarteak.

Horrekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak bide-inbertsioen politikan edo garraio publikorako dirulaguntzak kentzean mugikortasun bidezkoago eta osasungarriago bat lortzeko hartu beharreko neurrien aurka doala azpimarratu du Ekologistak Martxanek.