“Ikusi eta ikasi”: 60 aisialdi jarduera euskaraz familientzat

uriola.eus 2024ko urt. 16a, 15:57

Zabalik da 2 eta 11 urteko umeei eta familiei zuzendutako edizio hontan izena emateko epea.

Abian da Bilboko udalaren “Ikusi eta ikasi” programaren XX1. edizioa. 2 eta 11 urteren arteko haurrentzat zuzendutako aisialdi familiarreko 60 jarduera egongo dira aurten eskura. Eider Inunziaga zinegotziak “aniztasuna eta emozioak eskeraren bidez lantzearen aldeko apustua” dela adierazi du, programazio anitz bat familia desberdinen aniztasunari tokia egiteko.

Jardueretan parte hartzeko www.ikusietaikasi.eus web orriaren bidez eman beharko da izena, hilak 28a baino lehen. Programazioa otsailaren 8an hasiko da Errekalde Udaltegian, “Eneko eta Ixabel” antzerkiarekin, eta maiatzaren 31n Campos Eliseo antzokiak “Gora Bihotzak” ikuskizunak emango dio itxiera. Hiru tarte izango ditu programak, haurren adinaren arabera banatuta: “Altzoan”, 2 eta 3 urte bitarteko ume eta haien familientzat, esku-jolasak eta abestiak izango dira, “Familian”; 4 eta 8 urte bitartekoentzat, txotxongilo-tailerrak eta mozorro mitologikoak, eta “Lagunartean”; 9 eta 11 urte bitartekoentzat, sukaldaritza-tailerrak eta mosaikoak egingo dituzte.

Emozioak eta elikadura osasungarria lantzen

Programazioko antzerki eta ekintzen bidez haurren emozio eta elikadura osasungarriari buruzko lana egingo dute familiek. “Ikusi eta ikasi” ekimenari hasiera emango dion “Eneko eta Ixabel” lana, adibidez, elikaduraren eta osasunaren arteko loturari buruzkoa da; “Margarita Rita Rita” antzezlanak aldiz, haurren sufrimenduari buruzko gogoeta dibertigarri eta koloretsua eskeiniko die haur eta familiei.