“Touré detektibea” telesailaren aurrestreinaldia egingo da bihar Bilbon

uriola.eus 2024ko urt. 30a, 14:42
Argazkia: David Herranz

Kale Nagusiko BBK Aretoan egingo da Jon Arretxeren eleberrietan oinarritutako telesailaren lehenengo atala.

Bihar aurkeztuko da, pasa den urtean Bilboko toki ezagun askotan grabatu ostean “Touré detektibea” telesaila. Euskaraz proiektatuko da BBK Aretoan, gaztelerazko azpitituluekin, EITBren eskutik. Telesailaren lehenengo atala bere osotasunean ikusi ahalko da, etzi, otsailak 1, EITBren streaming plataforman ikusgai jarri baino lehenago. 19:30etan egingo den aurkezpenean Telesailean parte hartu duten zenbait kide egongo dira, haien artean Unax Ugalde, Loreto Mauleon eta Jon Olivares aktoreak, Malcolm Treviño-Sitté aktore protagonista, Esteban Crespo zuzendaria eta Jon Arretxe, telesaila oinarritu den eleberriaren sortzailea.

Detektibe telesailen formatua izango du produkzioak; Touré detektibeak, bere adimena eta nortasun magnetikoaren laguntzaz, misterio bat argitu beharko du atal bakoitzean, modu sortzaile eta ezustekoenean. estatuko telebistaren historiako lehen protagonista beltza izango da detektibea, Malcolm Treviño-Sitték interpretatua.

2021ean “Ane” filmarekin gidoi egokitu onenaren saria irabazi zuen David Perez Sañudo, Carlos Vila Sexto eta Flora Gonzalez Sancho gidoilariek sortu dute testua, eta Esteban Crespo eta Violeta Salama ditu zuzendari. Lucia Mbomio kazetaria eta Mamadou Ngom Muduko Medikuen bitartekari eta Bilboko Mugimendu Panafrikanistako kordinatzailea arduratu dira pertsonai afrikarraren gidoi eta interpretazioarei buruzko aholkularitzaz.

Estreinua

Aurrestreinua bihar izango da, BBK aretoan 19:30etan. Telesaila EITBren Primeran streaming app-ean izango da etzi, otsailak 1, ikusi nahi duten guztientzat eskuragarri