Autobus zerbitzu bereziak Athletic-en partida dela eta

uriola.eus 2024ko ots. 29a, 14:11

Athletic  eta Atlético de Madrid taldeen arteko futbol partida dela eta, Bilboko Udalak zerbitzu bereziak abiatuko ditu Bilbobusen.

Bilbotarrek 0-1 irabazi zuten Espainiako Kopako finalerdietako joaneko partida Metropolitanon. Horren ostean, Gironaren aurka irabazi zuten ligan baita. Aurreko igandean, ordea, Betisen aurka galdu egin zuen Sevillan jokatutako partida. Beraz , gaur, gol bateko abantaila eta zaleen babesarekin, Kopako finalerako sailkapena izango du jokoan Athleticek San Mamesen. Bada, futbol zaleek Bilbobuseko zerbitzu bereziez gozatu ahal izango dute.

Partida 21:30etan den aldetik, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko duela iragarri du. Partidak luzapena beharko balu, neurketara doazen 53.331 ikusleei etxerako buelta errazteko asmoz, autobusek irteerak 10 eta 20 minutu atzeratuko dituzte.

Hainbat zalantza Valverderen hamaikakoan

Valverderen jokalariei dagokienez, lesioek gaurko neurketatik at utziko dituzte Yuri eta Ander Herrera. Yeray eta Iñigo Lekue berriz, osatu dira eta deialdian barruan dira jada. Simeonek, Jose Maria Gimenez, Thomas Lemar eta Cesar Azpilicueta eta Antonie Griezmann faltan izango ditu gaurko egunean. Azken honen falta sumatuko da gaur San Mamesen. Izan ere, Griezmannek hamalau gol sartu dizkie zuri-gorriei bere kirol ibilbidean zehar, beste edozein futbol talderi baino gehiago, alegia.