Athletic Errege Koparen Finalera

uriola.eus 2024ko mar. 1a, 12:44

Argazkia: San Mameseko herri armaila

Atletico Madrilen aurkako garaipenak Errege Koparen finalera eramango ditu Ernesto Valvederen jokalariak.

Pil-pilean egon zen giroa atzo San Mamesen; 3-0 garaitu zuen talde zuri-gorriak Atletico Madril, Madrilen joaneko partidan 0-1 irabazi ostean, hala, Errege Koparen Finalerako sailkatu da talde bilbotarra. Williams anaien eta Gorka Guruzetaren golek sinatu zuten Athleticen garaipena, zalez lepo zegoen San Mamesen jai ikaragarria piztu zuena.

Sendo jokatu zuten atzo Valverderen jokalariek; Guruzeta izan zen aurrelari, Nico eta Iñaki Williams haren atzean, Sancetek hirukotea osatzen zuelarik. Prados eta Galarreta egon ziren erdilari lanetan, Lekua, Paredes, Vivian eta Demarcos defentsan, eta azkenik, Agirrezabala atezain. 13. minutuan iritsi zen neurketako lehenengo tantoa, Iñaki Williamsen eskutik, athleticzaleei tentsio handiko lehen minutuei lehenengo arnasgune bat eman ziena, Athletico Madrilek hainbat aukera izan baitzituen lehenengo atalean. Bilbotarrek baino joko zerbait hobea erakutsi zuten hasieran; baina joaneko partiduan sartutako golak, bi puntutako abantaila ematen zien zuri-gorriei, balantza bilbotarren alde orekatu zen hala.

minutuan gertatu zen partiduaren bi etenaldietako lehena; jarraitzaile bati lagundu behar izan zioten osasun-langileek, istripu baten ostean, baina arin itzuli zen bere onera zalea. Atsedenaldiaren ostean bigarren larrialdi bati erantzun behar izan zioten osasun-langileek, oraingoan zaleak itoaldi bat izan zuen, eta esku-ohean atera zuten zelaitik.

Nico Williamsek sartu zuen bigarrena, bikain jakin zuen anaiaren pasea Athletico Madrilen atean sartzen, 42. minutuan. Indartsu hartu zuten zelaia zuri-gorriek bigarren zatian, eta 61. minutuan Guruzetak sinatu zuen partida itxi zuen 3-0a. Hala sailkatu zen Erege Koparen finalerako Valverderen taldea.

Liskarrak sarreretan

Jai- eta ospakizun-giroa nagusi izan baziren ere, gutxiengo istilu batzuk eman zioten irekiera arratsaldeari; ertzaintzak zaleen aurka karga egin zuen San Mames pareko zelaian, hainbat pertsonak segurtasun-hesia hautsi eta haien auska objetuak jaurti zituztelako. Gutxiengo bat izan zen istiluen eragilea, gainontzeko zaleek bengalak eta su-artifizialak piztuz eman zieten harrera jokalariei. Atxilotu bat eta sei ertzaintza zauritu gertatu ziren istiluetan.