Nazioarteko errugbirik onena bueltan da Bilbon, Frantzia vs World XV partidarekin

uriola.eus 2024ko api. 9a, 13:40

Ekainaren 22an San Mamesen, Frantziak munduko errugbilaririk onenez osatutako “World XV” kobinatuaren aurka jokatuko du.

Bilbo nazioarteko errugbiaren topaleku bilakatuko da ekainaren 22an; Frantziako selekzioak munduko World XV konbinatuaren aurkako partida jokatuko du San Mamesen, zeinak selekzioaren udako birari hasiera emango dion. Mundu osoko errugbilaririk onenetakoak bilduko ditu World XVen hamabostekoak, besteak beste, Mako eta Billy Vunipola anai zelanda berritarrak, Semi Radradra fijitarra eta Maxime Machenaud eta López “Euskalduna” frantziarrak, besteak beste.

Euskadi eta Espainiako Errugby Federazioez gain, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzada handia eman diote ekitaldiari, Bilbo berriz ere nazioarteko errugbirik onenaren erdigune izango baita, 2018an Europako Errugbi Finala bertan jokatu zenetik. Errugbiaren festa handia aurreikusten da Bizkaiko hiriburuan, berriz ere 2026an Bilbon ospatuko den Europako Finalean bizi ahalko den giroaren erakusgai.

Errugbiaren festa

Ian Foster da World XV konbinatuko burh, aurrekoMunduko Errugbi Txapelketara arte All Blacksen entrenatzaile izandakoa, eta Patrice Collazo Montpellierreko entrenatzailea haren laguntzile lanetan; aurretik La Rochelle, Toulon eta Briveko entrenatzaile lanetan ere aritutakoa. Fosterren hitzetan, “ohore izugarria da World XV taldean entrenatzeko deitu izana; zalantzarik gabe, bizitzan behin suertatzen den aukera horietako bat”. Frantziaren aurkako partidan, nazioarteko puntako errugbiaren “ikuskizun handia sortzea” helburu dutela plazaratu du Fosterrek,  “entseguz betea, bertaratutako euskal zaleak, Frantziakoak eta Espainiakoak show bikain batekin dibertitu daitezen”.

Jean Marc Lhermetek, Frantziako Errugbi Federazioako lehendakariordeak ere haren poza helarazi du, “Pozarren iragarri dugu gaur maila goreneko nazioarteko partida hau Bilbon egingo dela. Frantziako gure taldea erakuslehio paregabea da errugbia mailaka-mailaka hazten ari den herrialdeetara esportzatzeko. Harro egoteko modukoa da, eta pribilegio bat, haz dadin lagundu ahal izatea. Irrikitan gaude estadioa euskal zalez beteta ikusteko, hain giro magikoa sortzen baitute".

Sarrerak dagoeneko salgai daude www.thematchrugby.com webgunean, 35€-tik aurrera helduentzat, eta 17,50€-tik aurrera 14 urtetik beherakoentzat. Deskontuak izango dituzte 10 pertsona baino gehiagoko taldeek.