FANT Fantasiazko Zinema Jaialdiak aisialdirako egitaraua aurkeztu du

uriola.eus 2024ko api. 9a, 15:10
Argazkia: Robot Dreams (Pablo Berger, 2023)

Zinema saioez gain, erakusketak, musika eta proiekzioak izango dira ikusgai FANT jaialdiaren 30. edizioan.

Bilboko Fantasiazko Zinema Jaialdiak ekintza berriak aurkeztu ditu bere egitarauaren barnean, erakusketak, musika eta denetariko proiekzioak biltzen dituena. Hasteko, apirilaren 15etik maiatzaren 10era “Bilbotik Kaliforniara: un joven ilustrador bilbaíno en DC Comics” erakusketa aurkeztuko da, Jon Mikel Bañalesen eskutik, zeinarekin Borja Crespo ere izango den maiatzak 17ko 19:00etan, komikiei buruz hitz egiten, eta jarraian erakusketaren bisita gidatua zuzentzen. Apirilaren 30a eta maiatzaren 31ren artean “30FANTartistas” erakusketa zabalduko da Via de Fuga kafean, azken 30 urteetan jaialdiak izan dituen afixak bilduko dituena.

Begoñako udaltegian, maiatzak 2tik 15era “Robot Dreams: dibujando un sueño” erakusketa izango du ikusgai, non, José Luis Ágreda arte zuzendariaren eskutik, Pablo Berger zuzendariaren filmaren prozesua aztertuko den. Azkenik, maiatzaren 2 ti 20ra, “Tolkien-en mundua: Hobbiton lurraldea ezagutuz” erakusketak J.R.R bisitariei J. R. R. Tolkien idazlearen unibretsoan murgiltzeko aukera emango die.

Musika eta Proiekzioak

Jaialdiari hasiera emateko, honen bezperan, maiatzaren 2an, Skimales umorezko rock talde bilbotarrak “Skimales Krueger Party” kontzertu berezia eskeiniko du Bilborocken, 20:00etan. Jaialdiko lehen musika saioa, ordea, apirilaren 30ean izango da, 21:30etan, “30 FANTartistas” erakusketaren inaugurazioaren ostean, Lourdes Madow Djaren eskutik. Azkenik, maiatzaren 10ean, jaialdiari amaiera emateko, Azkena Aretoan, 22:00etatik aurrera 2 Mary DJs (Txumari Diyeis)-en saioa izango da, Koldo Serra eta Borja Crespo zinegileen eskutik.

Lehen proiekzioa apirilaren 25ean izango da, 17:30etan Barrainkuako Udaltegian; “La vie de Courgette” (Kuiatxoaren Bizitza) animaziozko filma aurkeztuko da 7 urtetik gorakoentzat. Maiatzaren 2an, toki eta ordu berean, “Dilili à París” 6 eta 12 urte arteko haurrentzat zuzendutako filmea proiektatuko da, biak jatorrizko hizkuntzan, frantsesez, euskarazko azpitituluekin. Apirilaren 26an, La Perreran, 18:45tan “Before I Wake” lo egiteak beldurra ematen dion haurrari buruzko filmea proiektatuko da, eta, hilak 27an, “What We Do In the Shadows” banpiroei buruzko dokumental faltsua. Amaitzeko, hilak 30ean, Indautxu Aretoan “Earwig” filma proiektatuko da, FANTen programazio osagarrian ordaindu beharko den jarduera bakarra, izotzezko hortzak dituelako bere apartamentutik inoiz irteten ez den neska bati buruzko istorioa.

Bestelako jarduerak

Erakusketa, musika eta proiekzioez gain, apirilak 27an, La Perreran, “FANT & Rola” rol saioak izango dira”Ametsak eta ametsgaiztoak: rol jokoak” izenburupean”, Rolariak Kultur Elkartearen eskutik; aurtengo jaialdiaren kartelaren protagonista, Freddy Krueger, izango du protagonista saioak. Hortaz gain, maiatzaren 4an “Apokalipsi klimatikoa: biziraupenerako eskuliburua” izeneko tailerra eskainiko du Eneko Muruzabal Elezcanok, 12:00etan, Azkuna Zentroko Bastida aretoan, ikus-entzunezko ekoizpenak modu jasangarrian nola egin aztertzertzeko. Maiatzaren 5ean, toki berean, 12:00etan Felipe Mugicak haren “Asia Fantastic Magazine” fanzinea aurkeztuko du, Oscar Salazarrekin batera, eta, azkenik, amaitzeko, maiatzak 7an, toki eta ordu berean, euskarazko fantasiazko generoko film laburren ekoizpena bultzatzeko laguntza nberria irabazi duen aurtengo proiektua aurkeztuko da. Informazio gehiago www.fantbilbao.eus web atarian.