Euskadiko Zailtasuneko Eskalada Txapelketa ospatuko du Deriok bigarren urtez

uriola.eus 2024ko api. 11a, 11:08

Iaz bezala, aurten ere Euskadi osoko eskalada zale sutsuei harrera egiteko Derioko Biwak Experiece kirol zentroaren prestakuntza martxan da. Maiatzaren 11n izango dira Euskadiko Zailtasuneko Eskalada Txapelketa eta Lehen Open Biwak txapelketa.

90 partehartzaile eta ia 300 eskalada zale bildu ziren iaz Derioko rokodromoan, EMFrentzat mugarri garrantzitsua izan zen ekitaldian. Irabazleak hauek izan ziren: Haizea Osés eta Andoni Esparta maila absolutuan, Garazi Uriarte eta Manex Iñurrategi 18an, Maddi Agirre eta Gari Markuerkiaga 16an, eta Araceli Bilbokoa eta Eñaut Uson 14an.

Oraingo honetan, parte-hartzaileak lehiatuko diren kategoriak hauek izango dira: umeen kategoria berezia, 14 urtetik beherakoena, 16 urtetik beherakoena, 18 urtetik beherakoena, absolutuena eta beteranoena. Open Biwak sariaren kategoria absolutuko irabazleentzako sariak 2.000 eurotik, 600, 250 eta 150 euroraino.

Izen-ematea 20 euro izango dira eta ekitaldian zehar sari fisiko eta oparien zozketak egingo dira. Horrez gain, eskaintza gastronomiko berezia, zentroko abiadura ofizialeko horma probatzeko aukera, kontzertuak eta sorpresak izango dira.

Txapelketan eskaladaren munduko pertsona ospetsuak hartuko dute parte. Tartean, Felix Obrado eta Eneko Carretero antolatzaile gisa eta Juan Ramon Pendones, Martin Urrutia eta beste aditu batzuk laguntzaile bezala.