Jai alaiaren sukarrak hartu du Bilbo ere, Deportivo pilotalekuak bat egingo du Donibane Lohizune, Paue eta Biarritzeko frontoiak barnean hartzen dituen Eraman eragilearen ligarekin. Maiatzaren 10a eta ekainaren 7a bitartean ospatuko dira bost zesta punta jornadak; ostiraletan, “Iron Cup” izenpean; Markina eta Gernikan ospatzen den txapelketen maila bera eskaintzea espero dute antolatzaileek.
Azken urteetan pilotaleku honek Jai Alai World Tourraren finala ospatu badu ere, aurten berezko txapelketa eskaintzeko hautua egin du, eta hala, Winter Series-ek eduku duen bultzadaz baliatuta, maila goreneko zesta punta beste zenbait hiritara zabaltzeko pausua hartu du Eramanek, Bilbo hurrengo agertoki nagusi izateko hautatuta. Jai Alai Leage-ak izango dituen beste berrikuntzen artean, 100 bat partida inguruko egitaraua aurkitzen da, zeinak mugaren alde bietan jokatuko diren, bigarren denboraldi osoan; Gasteizen ospatzen ari den “Master” txapelketa, apur bat murritzagoa tamaina aldetik, izan da Hego Euskal Herrian eman den beste berriztapen handienetakoa.
Urte osoko egitaraua
Bigarren denboraldi honetara begira txertatutako berritasunek, zaleen eskaera handienari erantzuna eman dio Eramanek, urte osoko etengabeko egitaraua eskaintzea; antolatzaileek azaldu dutenez “zaleek eta pelotariek urte osoko egitaraua eskatzen zuten, baita formatu bereko txapelketak batean batzea ere, eta hala lortu du ligak lan askoren ostean, hala kirola profesionalizatu eta etorkizunera begirako lehen pausoak ematen”.