Ezagutu Bizkaiko Taldekako finalaurrekoko bertsolariak

Xabier Badiola 2024ko mai. 10a, 14:25

Argazkia: Akerbeltzen Antxumak, 2022ko Taldekakoaren irabazleak (Bizkaie)

Maiatzaren 25an jokatuko da Arrigorrian Bizkaiko Taldekakoaren finalaurrekoa.

Martxoaren 15a eta maiatzaren 3aren artean jokatu diren 8 kanporaketa saioen ostean, erabaki dira zein taldek hartuko duten parte aurtengo Bizkaiko Taldekakoaren finalaurrekoan. Maiatzaren 25ean Arrigorriagan Bizkaiko bertsoaren zita handia ospatuko da; hiru taldez osatutako hiru finalaurreko ospatuko dira, eta saio bakoitzeko irabazleek gaueko finalean izango dute norgehiagoka.

Hemen maiatzaren 25eko saioen zerrenda:

Egun osoko egitaraua izango da maiatzak 25ekia, goizean Bizkaiko eskolarteko finalak jokatuko baitira; 10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da Arrigorriagako eskolan, eta 11:30etan bat-bateko txapelketa. 14:30etan paella erraldoia egingo da eskolan, eta Ein GO taldeak girotuko du arratsaldeko taldekako saioen arteko tarteak.