Emisio Gutxiko Eremuari buruzko informazio bulegoa zabalik

Xabier Badiola 2024ko mai. 14a, 14:19

Argazkia: Stock irudia (Unsplash)

Udalak informazio bulegoa zabaldu du Erripa kaleko 7. zenbakian, datorren hilean indarrean jarriko den EGE-ari buruzko informazioa errazteko.

Duda eta egonezin asko itzartu ditu datorren hilean, ekainaren 15ean zehazki, indarrean jarriko den Emisio Gutxiko Eremuaren ezarpenak; zenbat ziurtagiri daude? Zein jarri beharko nioke nire autoari? Nondok nora zabalduko da eremua? Galdera hauei edo sor daitezkeen bestelako edozein dudei erantzuna emateko ireki du Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremuari buruzko informazio bulegoa, Erripa kaleko 7. zenbakian; legedia berri batetzeko moduari buruzko informazioa eta aholkularitza jaso ahalko da bertan astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 18:30era, 08:00etatik 15:00era uztailean eta abuztuan, eta bertan egin ahalko dira EGErekin harremana duten kudeaketa guztiak.

Uriolan irakurgai daukazue EGEri buruzko beste artikulu hau, hala ere, informazio orokorra ezagutzeko, ekainearen 15ean jarriko da indarrean, esan bezala, eta osasun publikoa eta airearen kalitatea hobetzea du xede, baita mugikortasun jasangarria sustatzea ere. Hilaren 10ean onartu zen ordenantzaren arabera, gutxi kutxatzen duten motorezko ibilgailuak, larrialdietako eta funtsezko ibilgailuak, mugikortasun urriko pertsonak garraiatzen dituztenak, historikoak eta 45 km baino gutxiagoko abiadura hartzen duten 50 cc baino gutxiagoko ziklomotorrak ibili ahalko dira Emisio Gutxiko Eremuan. Salbuespen hauekin batera, zenbait kolektibori trantsizio-aldiak ere aplikatuko zaizkie, hala trantsizioa 2029an guztiz burutuko dela aurreikusten da, 2030eko urtarrilaren 1ean Bilboko erdigunea emisio gutxiko gune izatera iristeko.

Informazio bulegoaz gain, aste honetan martxan jarri da EGEri buruzko informazioa biltzen duen bilbao.eus/zbe web ataria, baita harremanetarako 946 445 412 zenbakia ere, Bilboko EGEren ordenantzaren edukiari eta hura betetzeko moduari buruzko informazioa lortu eta kudeaketak egiteko.