Aurten bederatzigarrenez, Universitario Bilbao errugbi taldea anfitrioi izan da Bilbao Hiria torneoan. 70 errugbi taldeko Sub8, sub10 eta sub14 kategorietako 1200 jokalari gazte inguru bildu ziren larunbatean Errekaldeko polikiroldegiko errugbi zelaian. Goizeko hamarretatik arratsaldeko seiak arte luzatu zen ospakizuna eta musika, zozketak eta bestelako emanaldiekin eman zitzaion amaiera zitari.
Urtez urte hazten dijoan ekimena da Bilbo Hiria, aurten, gainera, torneoaren babesleen bisita ere izan dute; bertan izan dira Iñaki Rica Euskal Herriko Errugbi Federazioko zuzendaria eta Bilboko Udaleko ordezkari Juan Mari Aburto alkatea eta Itxaso Erroteta, Jon Bilbao, Ana Viñals, Xabier Martinez zinegotziak, Marcos Muro, Bilbao Kirolaken zuzendariarekin batera.