“Sold out” bikoitza Bilboko Iron Cup-ean

uriola.eus 2024ko mai. 22a, 17:41

Argazkia: Jai Alai League

Arrakasta izugarria izan du Jai Alai Leaguek Bilbon ospatu duen txapelketak

Jada ez da sarrerarik gelditzen ostiral honetan ospatuko den Bilboko Iron Cup zestapunta txapelketaren finalaurrenerako, ezta final handirako ere. Ligatxoaren data guztietan grtatu den bezala, sarrera guztiak saldu dituzte Bilboko Deportivo frontoiko datozen emanaldietarako; aspaldian ez da ikusi zestapuntarekiko halako grinik Bilbon, eta txapelketa hau kirol honekiko zaletasuna eta zaleen gosearen erakusgarri izan da.

Ostiraleko finalaurrekorako eta ekainak 7ko final handirako sarrera guztiak saldu badira ere, oraindik badira sarrerak maiatzaren 31ko finalaurrekorako; bertaratu ezin denak ETB1en gozatu ahalko du ordea emanaldi hauetaz.

 

-          Ostirala, maiatzak 24 (19:00) “Iron Cup finalaurrekoa”

            ELAIA-IHART vs HELENA-MAIALEN (Emakumezkoen masterra)

ERKIAGA-IBARLUZEA vs GOITIA-BASQUE (Gizonezkoen slam-a)

 

-          Ostirala, maiatzak 31 (19:00) “Iron Cup finalaurrekoa) (sarrerak oraindik eskuragarri)

            ERIKA-FRIDA vs MAITE-ARAI (Emakumezkoen masterra)

URRUTIA-DEL RIO vs LADUCHE-MANCI (Gizonezkoen slam-a)

 

            - Ostirala, ekainak 7 “Iron Cup final handia” (jarraipena ETB1en)