2024/06/26 12:16
Nola eragiten dute indarkeria matxistek gure aisialdi kontsumoan? Galdera horretatik abiatuta, ekainaren 26an, asteazkenean, SETEM Hego Haizeak kontsumoa eta indarkeria matxisten inguruko «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasearen ondorio nagusiak aurkeztuko ditu Bilbon.
Eta Foro Ireki (*) baten bidez egingo du, Conchi Piñeirok (Altekio) bideratuta, Magda López, Marta López, Ro Trejo eta Maider Arnaizen laguntzarekin. Plazak mugatuak izango dira.
Animatuko zara? Bete ezazu formulario hau. Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi bilbao@setem.org helbidera edo 678 81 81 90 telefono zenbakira, eta hitz egingo dugu.
Ekitaldiaren inguruko informazio gehiago hemen.
* Zer da Foro Ireki bat? Demokrazia Sakonaren eta Prozesuen Lanaren metodologia bat da, pertsonak biltzen dituena komunitatearen barruko gai zehatzei buruzko elkarrizketa sakonago bat izateko, eta polaritateak eta gatazkak prozesatzeko. Pertsona edo taldeen arteko elkarrizketa parte-hartzailea sortzea du helburu, eguneroko errealitateen alderdi ikusezinagoak eta sakonagoak azaleratuz, botere dinamikei arreta jarriz, gatazkak kudeatuz, pertsona guztien iritzia baloratuz eta komunitatea sortuz.