Herri kirola bultzatu, ikusarazi eta Bilboko kaleetara ateratzeko xedez antolatzen du Udalak Bizkaiko Herri Federakuntzarekin lankidetzan Altxatuz programa. Aurten ospatuko den II. edizioak herri kirolen 8 erakustaldi antolatuko ditu hirian, ekainak 30ean hasi eta San Tomas eguneko merkatuan egingo den erakusketara arte, abenduak 21ean. Edizio honetan Abusu, San Ignazio, Errekalde, Olabeaga, Zorrotza eta Areatzako kaleetan egingo dira erakustaldiak eta haietako zenbait Open Bizkaia Torneoan eta Bizkaiko txapelketa ofizialean sartuko dira; hala, lehen mailako kirolari profesionalak ikusteko aukera izango da urte osoan zehar.
Programaren helburu nagusietako bat herri kirolen ezagutza Bilboko adingabeen artean sustatzea da, herri kirolak Bilboko ikastetxeetan eskola-kirol gisa sustatzeko. Aurreko edizioan 10 ikastetxeko 1800 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte herri kirolak zabaltzeko jardunaldietan eta aurten esperientzia arrakastatsu hura errepikatzeko asmoa dago. Bizkaiko Herri Kirol Federakuntza eta Bilbao Kirolaken lankidetza-hitzarmenaren barne, ikasturteko lehen hiruhilekoan herri kirolak sustatzeko jardunaldi bat antolatuko da Lehen Hezkuntzako 3, 4 eta 5. mailako ikasleentzat, haien adinera egokitutako materialekin.
Altxatuz programaren II. edizioko erakustaldien egitaraua
- Abusu: Zamakola kalea. Ekainak 30. 13:00.
- San Ignazio: Levante plaza. Uztailak 28. 19:00.
- Errekalde: Ametzola. Abuztuak 21. 18:00.
- Olabeaga: Elizako zabalgunea. Irailak 8. 12:30.
- Zorrotza: Zorrotzako frontoia. Irailak 28. 13:00.
- Deustu: Done Petri plaza. Urriak 6. 13:00.
- Errekalde: Ametzola. Abenduak 1. 13:00.
- Areatza: San Tomas azoka. Abenduak 21.