Esan bezala hamabosgarren edizioa urriaren 10etik 20ra egingo da Bilbon eta nobedade gisa, edizio honetako ekitaldi guztietako sarrera irekia eta doakoa izango da, edukiera bete arte eta ez da gonbidapenik behar izango. Horrez gain, aurreko deialdiko agertoki nagusiak errepikatu egingo dira. Lehen astean, BBK sala izango da egoitza nagusia eta bigarren zatia Euskal Herriko Unibertsitatearen paraninfo den UPV/EHUren Bizkaia Aretoa (Abandoibarra etorbidea, 3) egingo da. Egitarau fresko eta originalaren bila, antolatzaileek aitortu dute idazle txekiarra eta arte modernoa lotzeko gai izateagatik haro daudela, izan ere zientziaz ez zela fio esan ohi zuen idazleak.
2024ko edizioko gonbidatu nagusiak
Kafkaz haratago, Zadie Smith (Londres, 1975) idazle eta irakasle ingelesak jaialdian parte hartzeko gonbitea onartu izanak poza eman die antolatzaileei. Londresen jaioa da Smith, 1975ean, eta 2000.urtean argitaratutako White Teeth liburuarekin egin zen nagusiki ezagun. Arrazakeria eta klase gatazka ardatz dituen Knapodiako enbaxada eleberria da oraingoz euskaraz irakur daitekeen haren lan bakarra. Urriaren 11n, BBK aretoan Aloma Rodriguez idazlearekin batera arituko da jendaurrean solasean.
Juan Villoro idazle eta kazetari mexikarra Maite Esparza kazetariarekin arituko da solasean. Bernardo Atxaga Roberto Moso kazetari eta euskal banda mitikoaren abeslari eta konpositore izan zenarekin mintzatuko da eta Carlos Areces, Bruno Pardo Porto, Manuel Vilas zein Juan Tallon ere jaialdian arituko dira beste askoren artean.
Kafka kaleidoskopioa erakusketa
Urriaren 10etik 20ra eskainiko den hitzaldi eta emanaldi zikloaz aparte, urriaren 2an hasi zen Kafka kaleidoskopioa erakusketak ateak zabalik ditu. Erakusketa bera, 2024an zehar idazle handiari buruz mundu osoan egingo den erakusketarik handienetako bat da, Carolina Ontivero komisarioaren eta jaialdiko zuzendariaren hitzetan. Bisitariak Kafkaren unibertsoa beste ikuspegi batetik ezagutu ahal izateko aukera emateaz gain, obra originalak, erreprodukzioak eta ikus-entzunezkoak bilduko ditu, baita egileek propio egin dituzten obra berriak ere. Robert Crumb, Miquel Barceló, Paco Roca, Max, Ana Juan, Fernando Vicente, Luis Scafati, Peter Kuper, Renáta Fučíková eta beste hainbeste nazio zein nazioarteko artista grafiko eta bisualen ikuspegitik Kafkaren bzitza eta obra erakutsiko ditu erakusketak. Edonola ere, azaroaren 29ra arte luzatuko da EHUren Bizkaia aretoko Axular eta Etxepare geletan. Sarrera irekia izango da.
Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko XV. Jaialdiak gonbidatu ezagunak bilduko ditu batetik, eta, bestetik, Kafka izango du solasaldirako ardatza.