Azaroaren 13an, Homless Film Festival Jaialdiaren bigarren hitzordua dugu.
Zenbatu antzerki konpainiak Ivan Iparragirreren Debajo del puente antzezlanarekin hasiko du eguna, eta jarraian, IES Ibarrekolanda BHIko Arte Eszenikoen Batxilergoko ikasleen dantza ikuskizuna izango da ikusgai. Bizitegiko Kuskurrum Teatro konpainiak bere 25. urteurrena ospatuko du urte hauetako ibilbidea laburbilduz. Arratsaldean, Parena antzerki konpainiak El paraíso de los rotos antzeztuko du, Lorena Arangoa eta Patxi Larrea aktoreekin.