2025/05/27 19:30 - 20:30
AntzerkiaMélodies à deux voix
LAURA BRASÓ, MIKEL USKOLA eta RUBÉN FDEZ. AGUIRRE egongo dira maiatzaren 27an 19:30ean Arriaga Antzokian. Konpositore handiek duoak konposatu zituzten Parisko musika-aretoetako gau-emanaldietarako.
Laura Brasó soprano bartzelonarrak eta Mikel Uskola kontratenor donostiarrak, Rubén Fdez. Aguirre pianoan lagun dutela, bat egin dute errezital honetan, Frantziako musika-literaturaren atal garrantzitsu bat erakusteko: errepertorioa bi ahotsetara. XIX. mendean hain modan jarri ziren «Parisko musika-aretoak», ezen konpositore eta interprete ospetsuenek ere parte hartzen baitzuten. Ez da harritzekoa, adibidez, bi emakume abeslari ezagun musika-emanaldi esklusibo batean egongo zirela jakindakoan sortzaile batzuek une horretarako duoak konposatzea. Horrela iritsi dira guregana «mélodies à deux voix» eder eta inspiratzaileak. Errezital honetan, Cesar Franck eta Marie Widor organista ospetsuen duoak entzungo ditugu, bai eta Reynaldo Hahn de Echenagucia enblematikoaren abestiak ere.