"Bilbao Distrito Jazz" kontzertu zikloa urtarrilaren 31n hasiko da

uriola.eus 2025ko urt. 13a, 11:22

Kontzertu zikloa J.C. Arriaga Kontserbatorioan, Bidebarrietako Liburutegian, Bertendona institutuan eta Begoña, Errekalde eta Otxarkoagako Udaltegian egingo dira eta martxoaren 7ra arte luzatuko dira.

Bilboko Udalak, Bilbaina Jazz Club kultur elkartearekin batera, Bilbao Distrito Jazz programaren edizio berri bat antolatu du urteko lehen hilabete hauetan. Zikloa urtarrilaren 31n, ostirala, hasiko da, bertako artistak sustatzeko kontzertu batekin. Nerea Arrieta Triok joko du, J.C. Arriaga Kontserbatorioan. Kontserbtoioaz gain, Bilboko beste hainbat auzotako gune hauetan ospatuko da: Bidebarrietako Liburutegia, Bertendona institutua eta Begoña, Errekalde eta Otxarkoagako Udaltegiak.

Kontzertuak sei ostiraletan jarraian izango dira, arratsaldeko 19:00etan, eta martxoaren 7ra arte luzatuko dira. Emanaldietarako sarrerak webgunean eros daitezke bost euroren truke, eta sarreren % 20 ordubete lehenago jarriko da salgai areto bakoitzean.

Programa honek hiriko auzoetara hurbiltzen ditu musika genero honetan erreferente diren artistekin egindako kontzertuak. Aurtengo edizioan parte hartuko duten talde eta artistak honako hauek izango dira: Nerea Arrieta Trio, David Sancho, Xavier Casellas, Mikel Uretagoiena Trio, Adele Sauros Quartet eta Mikkel Plug Trio.