Martxoaren 22an, larunbatean
9:30 – 15:00
Umorean oinarritzen da, neurri handi batean, nire lanbidea. Abiapuntu bezala beti kokatzen ditut nire gabeziak erdigunean, norbere buruaz barre egitea izugarri askatzailea iruditu izan zait beti. Beti esan izan da drama batetik abiatu eta behar adina denbora pasa denean, umorea sortzeko erramienta itzelak lortzen direla. Eta horretan oinarrituko da tailerra, bakoitzaren “dramak” hartu, landu eta umorera bideratu. Sormen tailerra izateaz gain puntu teraupetiko bat izango duelakoan nago.