2025/04/15 19:00 - 21:00

Antzerkia

«Ombuaren itzala» filmaren estreinaldia Kafe Antzokian

«Ombuaren itzala» filmaren estreinaldia Kafe Antzokian
Kafe Antzokia, Abando - Indautxu

Ombuaren itzala filmaren estreinaldia egingo da apirilaren 15ean Kafe Antzokian arratsaldeko 19:00etan.

Sarrera: 3€ (egunean bertan erosi ahalko da txarteldegian)
Auzolankideak: doan + oparia 

Zizurkilgo familia xume batean jaioa, Pello Mari Otaño bertsolari eta olerkari handi bat izan zen. Gerra saihesteko, XIX. mendearen azken laurdenean Argentinako Errepublikara emigratu zuen. Gautxoekin ganadua bazkatu eta herri-poetak irakurtzen ditu. Ez da ez Rufo Tolosa, ezta Martin Fierro ere, baina berak ere bere egiak kantatzen ditu. Otaño joan-etorrian bizi da, melankoliaz beterik: Europan argentinar sentitzen da eta Pampa aldean, berriz, euskaldun. “Ombuaren” itzala bilatzen du; zuhaitzak bere konposizio ezagunenetako bat inspiratzen dio eta emigrantearen nostalgiaren sinbolo bihurtzen du. Buenos Aires-en euskara irakasle postua lortzen du Laurak Bat euskal etxean.