Helena Taberna zinemagileak jasoko du aurtengo Silver Saria

uriola.eus 2025ko ots. 13a, 12:15

Helena Taberna zinemagile nafarra

Silver Film Festival (S/FF) jaialdiaren hirugarren edizioa martxoaren 24tik 28ra izango da Bilbon eta Inagurazio Galan emango zaio saria Helena Tabernari.

Hirugarren edizioan, Silver Film Festivalek (S/FF) Silver Saria emango dio Helena Taberna zinemagile nafarrari. EITBren laguntzarekin emandako saria da, eta bere ibilbidea eta espiritua aintzatesten ditu. Tabernaren zinemak kontatzen diren gizarte-izaerako istorioak ikusarazteko etengabeko bilaketa islatzen du, bereziki terrorismoarekin, memoria historikoarekin, errefuxiatuen egoerarekin edo emakumeen eskubideekin lotutakoak.

Produktore, zuzendari eta gidoilari gisa egindako lanak nabarmen lagundu du zinema-industrian beste emakume batzuentzat bidea irekitzen, eta adibide ona da esateko adina ez dela aurrera egiteko oztopo bat.

Beraz, Helena Taberna zinemagile nafarrak jaialdiaren lehenengo egunean, martxoaren 24an, Inaugurazio Galan jasoko du Silver Saria Bilboko Arriaga Antzokian. Jaialdia martxoaren 28ra arte luzatuko da.

Nafarroako zuzendariak presentzia bikoitza izango du jaialdian: Silver Sariarekin omentzeaz gain, 'Nosotros' proiektu berria aurkeztuko dumartxoaren 27an Golem Alhondiga zinema-aretoetan, publikoarekin solasaldi bat izan ondoren. Otsailaren 28an estreinatuko da filma aretoetan, eta Isaac Rosaren Final feliz eleberrian oinarritutako maitasun istorio bat berreraikiko du.