Mundu mailako potentzien testuinguru honetan, Euskal Herriak ahots eta ikuspegi propioa aldarrikatu du Gure Eskuk: “gogoeta partekatua da Euskal Herriko eragileen aldetik”. Horregatik, Herri gisa aurrera egiteko garai dela adierazi du gaur, hilak 6, egindako prentsaurrekoan.
Horrekin Baionako Mugaz Gaindiko Topaketan parte hartu zuten agintari eta ordezkari politikoak, zein eragileak, erakundeak eta herritarrak gonbidatu nahi dituzte ekainaren 7an izango den Herri Libre Bat. Euskal Herriak erabaki lelopean, “ziklo politiko berri baten hasiera irudikatuko duen mobilizazioa gauzatzera”.