Ehundaka gazteek aurten ere, Lasterka Askatasunera egitasmoarekin bat egingo dute maiatzaren 24an. Kirola eta aldarrikapena uztartuz, Bizkaiko hirigunea gazte independentistez beteko da bigarren edizio honetan.
Egunean bertan, ibilbide luzea eta ibilbide laburra izango dituen lasterketak egingo dituzte. Horretarako, goizean inskripzioak eta dortsalak banatuko dira eta beroketa orokorra burutuko dute. Txupinaren hotsa entzun bezain laster, banaka, taldeka edota mozorrotuta, ehundaka gazte korrikan aterako dira Bilbo alde batetik bestera zeharkatuz. Egunean zehar, sortzaile, musikari, otordu eta aldarrikapenerako eskaintza ezberdinak egongo dira ere.
Lasterketa honekin Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, pausoz pauso independentziarako bidean daudela erakutsiz. Proiektua gainera, hainbat balioren baitan garatuko da, hala nola, auzolana eta autogestioa, gazteak batzea eta kaleak hartzea, balio eraldatzaileak, euskararen aldeko hautua edota Euskal Herriaren askatasunaren alde.
Ekimena Kaskagorritik eta Gazte Konpartsetatik eratortzen den arren, balio hauekin bat datorren edozein norbanako, Gazte Mugimendu, kirol talde, eta abarren elkargune izango da. Aurten ere aldarriz beteko dute Bilbo.