UEFA Europa League Finalaren Fan Festivala abian jarri dute Bilboko Areatzan

uriola.eus 2025ko mai. 20a, 14:13

Festibalak bi egunetako programazioa du, jardueren artean, UEFAren trofeoa ikustea, futbol-erronkak, zuzeneko musika eta herri kirolen erakustaldiak egongo dira. Gaur 11:00etatik 22:00etara eta bihar 11:00etatik 18:00etara egongo da irekita, doako sarbidea eta adin guztietarako jarduerak eskainiz.

UEFA Europa League Finalaren "Fan Festival"-a zabaldu dute gaur goizean, maiatzak 20, Bilboko Areatzan. Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ordezkariek parte hartu dute inaugurazio ekitaldian. Aritz Aduriz, UEFA Europa League 2025erako enbaxadoreak, txapelketako kopa eraman du jendaurrera.

Juan Mari Aburto alkateak, Ainara Basurko foru diputatuak eta Gorka Iturriaga kirol zuzendariak parte hartu dute ekitaldian. "Bilbo prest dago bisitariak zaintzeko eta ekitaldi handiak antolatzeko", adierazi du Aburtok. Basurkok kirol ekitaldien garrantzia azpimarratu du, eta Iturriagak lankidetza instituzionalaren balioa nabarmendu.

Festibalak bi egunetako programazioa du, jardueren artean, UEFAren trofeoa ikustea, futbol-erronkak, zuzeneko musika eta herri kirolen erakustaldiak egongo dira. Gaur 11:00etatik 22:00etara eta bihar 11:00etatik 18:00etara egongo da irekita, doako sarbidea eta adin guztietarako jarduerak eskainiz.

Txokolatezko kopa berezia
Festibalaren harira, Bizkaiko Pastelgintzako Gremioak UEFA Europa Leagueko koparen erreplika txokolatez egina aurkeztu du. Pieza berezia Juan Mari Aburtori eman diote udaleko Arabiar Aretoan. Alkateak "gremioaren sormena eta hiriarekiko konpromisoa" eskertu ditu, eta lankidetzak Bilboren irudia munduan zabaltzeko duen garrantzia nabarmendu. Kopa berezi hau finalaren giroa osatzeko elementu bihurtu da.