Universitario Bilbao Rugbyk historian mugarria finkatu du emakumezkoen taldearekin

uriola.eus 2025ko mai. 21a, 11:07

Emakumezkoen senior taldeak bere historian lehen aldiz jokatuko du Ohorezko B Mailarako igoera finala. Partida garrantzitsua Bartzelonako La Foixarda errugbi zelaian jokatuko da maiatzaren 24an 13:30ean, Barcelona Universitari Club (BUC) taldearen aurka.

Bilboko errugbiaren historian une historikoa bizi izango da larunbat honetan, maiatzak 24. Universitario Bilbao Rugby (UBR) emakumezkoen senior taldeak bere historian lehen aldiz jokatuko du Ohorezko B Mailarako igoera finala. Partida garrantzitsua Bartzelonako La Foixarda errugbi zelaian jokatuko da 13:30ean, Barcelona Universitari Club (BUC) taldearen aurka. Ekitaldia zuzenean jarrai daiteke BUCren YouTube kanal ofizialaren bidez.

Taldearen historia 2016an hasi zen, emakumezkoen errugbia Bilbon sustatzeko asmoz. Zortzi urteko ibilbidean, UBR emakumezkoen taldea hazten joan da eta gaur egun 40 jokalari baino gehiago ditu bi taldetan banatuta, Euskal Ligako 1. eta 2. mailatan lehiatzen direnak. Igoera final honetara iristea taldearentzat lorpen historikoa da, zortzi urteko lan eta ahaleginaren fruitua.

Gaur egun, Universitario Bilbao Rugby Bilboko emakumezkoen errugbi talde bakarra da. Proiektu inklusibo eta anitz honek hainbat adin, esperientzia eta mailatako jokalariak biltzen ditu, denak helburu berarekin: errugbiaren bidez gozatzea eta Bilbon emakumezkoen errugbiaren presentzia indartzea. Taldearen hazkundeak eta lorpenak erakusten dute emakumezkoen errugbiak gero eta garrantzi handiagoa duela Euskadin.

Etorkizunerako bideak

Final honen garrantzia ez da soilik mailaz igotzean datza. Partidak Bilboko emakumezkoen errugbiaren etorkizunerako bideak ireki ditzake, hiriko kirol panorama aldatu eta emakumeen kirolaren irudia indartuz. Udalaren, babesleen eta zaleen babesa ezinbestekoa izango da Bartzelonara joateko eta taldeari indarrak emateko.