Gure Eskuk ekainaren 7ra begira deitu duen mobilizazaiorako, Gozategi taldeak abestia sortu du. Gaur goizean, hilak 26, argitaratu dute abestia, baita bideoklipa ere, Imajinatu libre izenburupean.
Ereserki izan nahi duen abesti honek Xabier Sukiaren letrak ditu. Horretaz aparte, Alaitz eta Maider, eta Sua Enparantzak ere parte hartu dute kantuan. Euskal Herriko jaiak eta kultura oinarri hartuta sortutako abestia da: "Kalejira bat da, eta Bilbon kalejira erraldoi bat egin nahi dugu abesti honen doinua buruan dugula", adierazi du Gure Eskuk.