Zurbaranbarri auzoko Aurora, Ángel eta haien 2 eta 3 urteko seme-alabak etxegabetu ditu Bilboko udaltzaingoak, ertzaintzaren laguntzarekin. Nahiz eta auzotegi probintzialak sindikatuaren helegitea onartu duen, eta komitiba judiziala bertaratu ez den arren, etxegabetzeak aurrera jarraitu du. “Bilboko udalak (Gizarte EKINTZAK) ez du alternatiba duinik eskaini”, salatu du AZET Etxebizitza Sindikatuak.
Goizean goiz bildu dira AZET Etxebizitza Sindikatuak eta Uribarri eta Zurbaranbarriko hainbat eragilek etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera, Lezama Trenbide Zaharreko Bidera. Hasieran etxeraen aurrean bildu dira hainbat auzokide eta herritar, eta eserialdia egin dute, baina 10:30ak inguruan, Ertzaintzak lekuz mugitu ditu manifestariak, eta kalearen bi aldeetan kokatu dira.
Komitiba judiziala 12:00etan heltzekoa zen, baina azkenean ez da bertaratu. Hori irregulartasun bat dela onartu die udaltzaingoak, hala ere, etxegabetzearekin jarraitu dute. Etxegabetzeak izaten direnean, ohiko prozedura da idazkari judiziala bertaratzea, eta gauzak horrela, sindikatuak egoeraren irregulartasuna salatu du.
Txistuez aparte, oihu hauek entzun izan dira goiz osoan zehar: “Lotsa emango lidake familia bat kaleratzeak”, “Ez, ez, ez, kaleratzerik ez”, “Etxebizitza ez da negozioa”, “Gora erresistentzia”, eta “Horko horiek jendea etxegabetzen dute”. Aipatutako lelo batzuk ez dira polizien gogokoak izan, eta ertzainburu batek auzokideei gogorarazi die “errespetu falta guztiak” bideoz grabatzen ari zirela.
Familairen etxebizitzaren barruan sindikatuko kideak ere egon dira etxegabetzearen aurkako aldarriak oihukatzen. 13:30ak inguruan hroietako batzuk portalera jaitsi dira eta pankarta batekin eseri. Ertzaintzak indarrez kedu ditu portaletik, identifikatu eta kanporatu ditu. Ondoren, eraikinera sartu dira bi udaltzain eta etxebizitzaren barrualdera iritsi direnena, falta ziren sindikatuko kideak identifikatu ditu eta kanporatu ditu. Ekintza horrekin, bukatutzat eman dute etxegabetzea.
Etxegabetzearen ondoren, gaur arratsaldeko manifestazioaren berri eman dute: 19:00etan Iturriondo plazatik.