Beste etxegabetze bat burutu nahi dute Zurbaranbarrin

uriola.eus 2025ko eka. 5a, 14:39

Hurrengo astelehenean, ekainaren 9an, Zurbaranbarrin beste etxegabetze bat burutu nahi dute. Bihar, hilaren 6an, mobilizazioa egingo dute, eta agerraldira bertaratutakoek zin egin dute ekainaren 9an aurrean izango dituztela familiaren etxea defendatzeko eta ez dietela pasatzen utziko.

Ekainaren 9an, Aurora, Ángel eta haien 2 eta 3 urteko seme-alabak etxetik bota nahi dituzte. Zurbaranbarrin beste etxegabetze bat burutu nahi dute, duela gutxi bizi izan zuten bezala, Caixabankek familia bat etxegabetu nahi izan zuenean.

Gaur, hilak 5, egindako agerraldian AZET Etxebizitza Sindikatuak, Kaixo Konpartsak, Uribarri Prest Plataforma Sozialak, Pituxka Talde Feministak eta Zurbaranbarriko Jai Batzordeak Gizarte Zerbitzuak eta epaitegiak seinalatu dituzte egoeraren errudun. “Hauek, egoera zaurgarrian dagoen familia bat babestu beharrean, alde batera utzi nahi dute” salatu du Itxaso Pérez Pituxka Talde Feministako kideak.

Etxegabetze hau indarkeria instituzionalaren beste adibide bat da. Beste behin ere argi geratzen da etxebizitzarako eskubidea jabetzaren interesen eta irabazien menpe dagoela, guztion bizitzen eta duintasunaren gainetik.

Bihar, hilaren 6an, mobilizazioa egingo dute, eta bertaratutakoek zin egin dute ekainaren 9an aurrean izango dituztela: “Gure gorputzak jarriko ditugu Aurora eta bere familiaren etxea defendatzeko”.