Bilboko XVI. eta VII. Bandera uztailaren 5ean egingo da Bilbon. Bertan, Euskotren Liga emakumezkoen tripulazioak eta Eusko Label Liga gizonezkoenak lehiatuko dira hiriaren erdigunea zeharkatzen duen erlojuaren kontrako estropadan.
Denboraldiko lehen estropada izango da eta egun honetako denborek hurrengo eguneko irteera-ordena eta txanden osaera zehaztuko dute.
Gaur goizean egindako agerraldian, Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziak eta Borja Rodrigo ACTko presidenteak lehiaketaren xehetasun guztien berri eman dute. Rodrigok azpimarratu du garrantzitsua dela denboraldia Bilbon hastea, "ligaren garapenari estu lotuta dagoen hiria" delako. Bestalde, Itxaso Errotetak balioa eman dio «hiriak kirol honekin duen loturari eta ekitaldiaren eragin positiboari».
Bilboko Banderak jai-giroa ekarriko du hirira eta ikuskizun aparta eskainiko du itsasadarrean zehar. Horrela, ikusleek traineruak pasatzean gozatzeko aukera izango dute.
2025eko denboraldia indartsu dator, eta, gainera, Bilbo protagonista dela; protagonista tradizioa, ikuskizuna eta lehiakortasuna maila gorenean uztartzen dituen estropada batean.