Urtxintxa Eskolaren Aisialdiko Begirale Ikastaroan izena emateko epea bihar bukatuko da

uriola.eus 2025ko urr. 2a, 09:50

Haur eta gazteekin hezitzaile lanetan aritu nahi dutenentzat aukera izango dute, euskaraz eta balioetan oinarrituta, 2025-2026 ikasturteko Urtxintxa Eskolaren Aisialdiko Begirale Ikastaroan izena emateko.

2025-2026 ikasturteko Urtxintxa Eskolaren Aisialdiko Begirale Ikastaroa egingo da Bilbon, hezkuntza ez-formalean eta aisialdi hezitzailean aritu nahi duten gazteei zuzenduta. Parte hartzeko beharrezkoa izango da gutxienez 17 urte beteta izatea DBH titulua. 

Haur eta gazteekin hezitzaile lanetan aritu nahi dutenentzat aukera izango dute, euskaraz eta balioetan oinarrituta, ikastaron izena emateko bihar arte, urriaren 3ra arte. Matrikulazioa Urtxintxa Eskolaren webgunean egin behar da.

470 euroko prezioan 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko iraungo ditu guztira. Asteburuetan izango da 9:00etatik 15:00era. Ikastaroak “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulua eskuratzea ahalbidetuko du, Eusko Jaurlaritzak homologatua. Trebakuntza metodologia parte-hartzailearen bidez egingo da, tokian tokiko errealitatera egokituta eta honako balioetan oinarrituta: feminismoa, parte- hartzea, aniztasuna eta kulturartekotasuna. Helburua da aisialdi hezitzailea eta euskalduna sustatuko duten agente aktiboak prestatzea.

 

Helburu nagusiak

  • Jendartean eragiteko eta eraldatzeko kontzientzia kritikoa garatzea.
  • Aisialdiko jarduerak planifikatu, dinamizatu eta ebaluatzeko autonomia eta gaitasunak lortzea.
  • Talde-lana, teknika praktikoak eta haur zein gazte kulturen ezagutza.
  • Hausnarketa kritikoa eta sormena sustatzea.