2025/12/11 19:00 - 20:00
Antzerkia
ENCUENTRO NOCTURNO DE MUERTE Y OLVIDO antzezlan laburra egongo da abenduaren 11n, 19:00etan, Altamira Udaltegian.
1936ko abuztua. Lanak bere orduak estutzen zituenean, Heriotzak, espero gabe, estreinako aldiz, maitasuna aurkitu zuen. Ezpainak eta besoak ezagutu zituen; besteren ahoaren beroa eta plazer mamitsua ezagutu zituen. Larruazala, eta gorputza gorputzaren gainean ezagutu zituen. Estreinako aldiz, desiratua sentitu zen. Emakume gisa desiratua, ez heriotza gisa. Eta lerdo bat izan zen, lerdo jainkotiar bat, miraria gauzatu zuena.