Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da larunbat honetan, abenduaren 20an, 17:00etan, Casillan. Final handiaren atarian, Oihana Bartra bertsolari bilbotarrarekin izan gara. Nahiz eta hasieran ukazio fasean egon, txapelketak aurrera egin ahala santutxuarrak konektatzea lortu du, eta orain gogotsu dago. Hona hemen Oihana Bartrarekin izandako solasaldia.