‘La República y la Guerra Civil en Deustu’ liburua erosgai

prestaldizkaria 2012ko uzt. 10a, 10:23

Sekula tribunal aurretik pasa ez direnak oso gogoan izan ditu Borja Sarrionandia-Ibarrak kaleratu berri duen liburuan. Deustun Gerra Zibilean hil ziren 102 pertsonen hiltzaileetaz ari da, baina baita errepresio garaiko txibato, paliza-emaile eta lapurretaz ere. Deustualdean 1937ko ekainaren 19a baino lehenagoko, baina, batik bat, ondorengo faxistak izen-abizenekin aipatzen ditu ‘II. República y Guerra Civil en Deustu’ liburuan, “justizia egin nahian”.

Liburua erosteko lekuak

DEUSTU-DONEPERIAGA

-Deustuko Liburudenda, Done Petri plazan

-Biok kioskoa, Blas de Otero 50ean

-Harriko Taberna

-Batzokia

-Bordatxo Jatxtea, Ramon y Cajal kalean

DEUSTUIBARRA

-Bekoerri

ARANGOITI

-Rincón Taberna, Ganeta kalean

SAN IGNAZIO

-Kabia kultur elkartea, Orixe 48an

BILBO

-Elkar liburu-dendetan