Fakultateko Ikasle Asanbladak azpimarratu duenez, “egungo krisi ekonomikoak agerian utzi du indarrean dagoen sistemak ez dituela jendartearen beharrak asetzen”. Gauzak horrela, Enpresa eta Ekonomia Zientzien fakultateak jendartearen eraldaketan erantzukizuna bere gain hartzea espero litekeela ikusten du, bertatik aterako baitira etorkizuneko ekonomilari eta enpresa buruak. Hala ere, Sarrikoko ikasleei “era kritiko eta eraikitzailean pentsatzen erakutsi ordez, egungo sistema betikotzeko pentsamendu ekonomiko bakarra” besterik ez dietela eskaintzen salatu dute.
Egoera honen aurrean, martxoan zehar hainbat hitzaldi emango dituzte “galbahe hegemonikoari aurre egitekp asmoz”.
Egitaraua:
• Martxoak 20, osteguna, 18:00etan: ‘XXI. mendeko alternatiba: Venezuela’ - Hizlariak: Brigadistak.
• Martxoak 24, astelehena, 18:00etan: Eztabaida: ‘Eta honen aurrean ikasleok zer?’