Ehun bat iheslari bueltatu dira jada euren etxeetara. "Eta gehiago itzuliko dira", zioten atzo, igandea, Deustun Gorka Elejabarrieta agurtzera hurbildu ziren herritarrek. Bueltatu direnetako bat da Elejabarrieta. Hamabi urte etxetik, Deustutik urrun, eman eta gero.
Ez geldi ez ezkutuan
Bruselan, Irlandan eta Iparraldean ibili da Gorka Elejabarrieta. Egun, Urruñan bizi da. Aspaldian ari da bizitza publikoa eginez. Politikagintzan jardun da, nazioartean ezker abertzalearen ordezkari lanak burutu ditu, besteak beste.