Zirkulazioa itxiko da lau hilabetez Arangoiti auzoko Miramarbidean

uriola.eus 2014ko uzt. 3a, 07:58
Bihartik hasita eta 4 hilabetez Arangoitiko A Fasea urbanizatzeko lanak egiteko ibilgailuen zirkulaziorako itxi egingo da Miramarbidea, 7. zenbakitik 59.era bitartean.

Auzotik irteteko, Aranekobidetik egin beharko da: horretarako, zirkulazioko noranzko bi egokitu eta aparkalekua kenduko da. Pinudiko Andra Maria etxaldearen inguruan eta Aranekobidean, Miramarbidea irteerarik gabeko kalea izango da. Horrekin batera, hainbat Bilbobus geraleku kenduko dira eta geraleku berri bi ezarriko dira: 

Kenduko dira

Miramarbidea/Eskola: 01 eta G-8 lineak.

Miramarbidea 47: 01, A-6 y G-8 lineak.

Miramarbidea/Aranekobidea 01, A-6 y G-8 lineak.

Geraleku berriak 

Udaltegian eta Miramarbidea 73.ko atzealdean.