Deia egunkariak jakinarazi duenez, joan den eguenan Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren irekiera 2015-2016 ikasturtean zehar. Egoitza Juan Crisostomo de Arriaga edo Ibarrekolandako Institutuan finkatzea erabaki dute. 2010ean Patxi Lopezen gobernuak bi urte geroago irekitzeko konpromisoa hartu zuen baina azkenean proiektua bertan behera geratu zen.
Oraingo legegintzaldian Cristina Uriarte Kultura, Hezkuntza eta Politika liguistikoaren kontseilariak proiektua martxan jartzea erabaki du eta laster Parlamentuan azalduko duela aditzera eman du. Momentuz informazio eskasa dagoen arren, zentroa tarteka irekitzen joateko aukera aztertzen ari dira, arte eszeniko eskolekin hasiz, geroago dantza ikasketak emateko.