Alex Akarregi deustuarra Akitaniara gerturatu dute

uriola.eus 2014ko uzt. 9a, 08:00

http://www.elcorreo.com

Mugatik 136 kilometrora dagoen Mont Marsaneko espetxera hurbildu ditu Frantziak, Alex Akarregi deustuarra eta Oier Ardanaz Iruñeako bizilaguna.

EITBk eta Vocento taldeko egunkariek zabaldutako informazioaren arabera, lehen aldiz, bi euskal preso politiko Euskal Herrira gerturatuko ditu Frantziak; haien artean, Alex Akarregi bilbotarra. Iturriek diotenez, Maiatzean (Ardanaz) eta ekainean (akarregi) hurbildu zituzten, Brian Currin Hegoafrikako bitartekariaren Nazioarteko Harreman Taldeak EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bi arduradunekin Pariseko espetxe batean izandako bileraren ostean.

Era berean, datozen asteetan, Josu Urbieta, Raul Aduna eta Montxo Arkaitz Varea, Paristik Poitisera gerturatuko dituztela azaldu dute.

Alex Akarregi 2003an atxilotu zuten lehenegoz Herbehereetan, handik Venezuelarako hegazkin bat hartzera zihoanean. Herbehereek 2004an Espainiaratu zuten eta urte hartako abenduan, bost urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Zigorra beteta atera zen espetxetik. Frantziako hegoaldean dagoen Compeyre herrian atxilotu zuten bigarrenez 2009ko otsailaren 26an. Ustez, auto bat lapurtzen ikusi zuen herri horretako Udaltzaingoak eta atxilotzera joan zirenean beste auto batean alde  egin zuen. Ihesaldian istripua izan eta beste auto bat hartu eta gero, bigarren istripua izan zuen; orduan atzeman zuten. 2004ko Abuztuaren 25ean funtzionario batek jipoitu zuela salatu zuen. Akarregi bakartuta egon da orain arte, Tarasconeko espetxean (Frantzia).