2006an erabaki zuen Iñaki Azkuna Bilboko alkateak "San Mames inguruan" Telmo Zarra Athleticeko jokalari ezagunari kale bat eskaintzea. Izan ere, urte hartako otsailaren 23an hil zen aurrelari handia. Erabakia ordukoa da, gaur Udaleko ordezkariek jakinarazi zutenez.
Zarraren izena daraman kalea San Mamestik gertu ez dago, itsasadarra baitu tartean, baina bai futbol zelai berriaren aurrez aurre. Egunotan kokatu dute kaleari izena ematen dion plaka farola baten zutoinean Deustun, Botikazarrean.
Kaleen izendegiaren inguruko erabakiak Alkatetzari dagozkio. Besteak beste, Bilboko hirigitzak aurrera egin ahala eremu berrien izenak Alkatetzak hautatzen ditu, eta eztabaida ugariren iturri izan dira hainbat erabaki. Frankismo garaiko hainbat kale izenekin gertatu den bezala.