Irati Sienra eta beste zortzi lagun maiatzean epaituko dituzte Gazte Danbadan terrorismoa goratzea leporatuta

uriola.eus 2015ko mar. 11a, 15:26

2013ko Gazte Danbadan terrorismoari gorazarre egitea leporatuta, maiatzaren 28an eta 29an epaituko dituzte Periko Solabarria, Iraitz Salegi Topatu-ko kazetaria eta Ernai gazte erakundeko beste zazpi lagun, haien artean, Irati Sienra deustuarra.

Solabarria eta Salegirentzat 18 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak zein AVTren akusazio partikularrak, eta Ernaiko zazpi kideentzat (Irati Sienra, Gotzon Elizburu, Maialen Etxebarria, Mikel Button, Aitor Anda, Garazi Mugertza eta Mikel Moreno) 24 hilabetekoa.

2013an, Ernai gazte antolakundearen jaiotza ospatzeko Gazte Danbada jailadian, Xabier Lopez Peña preso politikoa hil zen kartzelan. Ondorioz, bertan bildutako gazteek Frantziak zein Espainiak "preso politikoei ezarritako salbuespenezko neurriak" salatu zituztela adierazi du Ernaik.

Epaike honekin, espainiar Estatuak "beste behin gazteak jomugan" jarriko dituela diote eta "gazteriaren aurkako eraso gogorra" dela mahaigaineratu dute. Beraz, "epaitegietan eseri nahi" dituztela baina ez dituztela "kaleetatik botako" argitu dute.

[2014/12/18] Kartzela zigor eskaria Topatuko kide bat, Ernaiko zazpi eta Periko Solabarriarentzat