II. Kontraekonomia jardunaldiak abiatuko dira gaur Sarrikon

Erabiltzailearen aurpegia Buiaka! 2015ko api. 15a, 08:38

Bigarren urtez, Sarrikoko EKTk, ekonomia kritikoko taldeak, Kontraekonomia jardunaldiak antolatu ditu. Aurten, Apirilaren 15etik 23ra bitartean iraungo du egitasmoak eta beste behin, esparru ezberdinak landuko dituzten hizlariak izango dira bertan. 

Egitaraua

- Apirilak 15 asteazkena

'Geoestrategia eta tratatu internazionalak': Aiala Elorrieta (MR Arangiz fundazioa - ELA), JR Marino (ATTACeko kidea) eta Oskar Matute (EH Bilduko legebiltzarkidea).

- Apirilak 16, osteguna

'Europaren egituraketa, barne eta kanpo menpekotasunak': Asier Blas (zZientzia politikako irakaslea EHUn), Karmelo Landa (Zientzia politikako irakaslea EHUn) eta Paul Nicholson (EHNEko kidea).

- Apirilak 20, astelehena

'Economía solidaria y feminista desde la experiencia Latinoamericana': Jose Luis Coraggio (RILESS) eta Ivonne Farah (Maestría en Economía Socialeko zuzendaria).

- Apirilak 21, asteartea

'Zorra eta herrien subiranotasuna': Mertxe Larrañaga (Nazioarteko ekonomia irakaslea EHUn), Cristina de la Cruz (Deustuko unibertsitateko irakaslea) eta JR Marino (ATTACeko kidea).

- Apirilak 23, osteguna

'Posible da eurogunean austeritatearekin bukatzea?': Joseba Felix Tobar Arbulu (Ingenieritzan doktorea eta unibertsitateko irakaslea denbora librean).