2014ko ekainean Akarregi Akitaniara gerturatu zuten, Euskal Herriko mugatik 136 kilometrora dagoen Mont Marsaneko espetxera. Lehen aldiz, bi euskal preso politiko Euskal Herrira gerturatu zituen Frantziak; maiatzean Oier Ardanaz eta ekainean Alex Akarregi hurbildu zituzten. Orduan, EITBk eta Vocento taldeko egunkariek zabaldutako informazioaren arabera, Brian Currin Hegoafrikako bitartekariaren Nazioarteko Harreman Taldeak EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bi arduradunekin Pariseko espetxe batean izandako bileraren ostean eman ziren hurbilketak.
Alex Akarregi 2003an atxilotu zuten lehenegoz Herbehereetan, handik Venezuelarako hegazkin bat hartzera zihoanean. Herbehereek 2004an Espainiaratu zuten eta urte hartako abenduan, bost urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Zigorra beteta atera zen espetxetik.
Frantziako hegoaldean dagoen Compeyre herrian atxilotu zuten bigarrenez 2009ko otsailaren 26an. Ustez, auto bat lapurtzen ikusi zuen herri horretako Udaltzaingoak eta atxilotzera joan zirenean beste auto batean alde egin zuen. Ihesaldian istripua izan eta beste auto bat hartu eta gero, bigarren istripua izan zuen; orduan atzeman zuten. 2009tik Frantzian atxilotuta, 2012an zigortu zuen Parisko Zentzategi Epaitegiak zortzi urteko kartzela zigorra betetzera ETAko logistika taldeko kide izatea egotzita.
2004ko abuztuaren 25ean funtzionario batek jipoitu zuela salatu zuen, eta bakartuta egon zen Tarasconeko espetxean.
[2014/07/09] Alex Akarregi deustuarra Akitaniara gerturatu dute
[2012/12/12] Zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote Alex Akarregi deustuarrari