1. barrutiko hauteskundetako emaitzak

uriola.eus 2015ko mai. 25a, 15:49

Lehenengo barrutian EAJ alderdiak lortu du lehen indarra izatea 10.071 botorekin, 2011an (11.478) baino 1.407 gutxiagorekin. Auzo guztietan postu horretan geratu da, Deustuibarran izan ezik, hemen EH Bilduk eskuratu duelako lehen leku hori. Hala ere, EAJ, PP, PSE eta EH Bilduk, orokorrean botoen beherakada nabarmendu dute eta gainontzeko barruti eta auzoetan bezala, Udalberri eta Ganemos indartsu sartu dira hemen ere. 

Bestalde, Bilduk eskuratu du bigarren postua 3.436 bozkarekin; PSEk hirugarrena 2.947rekin; PP laugarrena 2.562rekin; ondoren Udalberri egongo litzateke 2.396rekin; jarraian Ganemos 1.300ekin; Ciudadanos 746rekin; eta azkenik, UPD 172rekin.

* Okerra: Arangoiti auzoko datuetan okerra dago. Ganemos plataformak ez zuen 0 boto eskuratu grafikoan ageri den bezala.

* EH Bilduk helarazitako datuak, Bilboko hautes-mahaietan jasotako akten araberakoak, eta Espainiako gobernuak argitaratutako datuekin alderatutakoak.