Mexikon erresistentzian ari diren komunitateen aurkako erasoak salatuko dituzte arratsaldean

uriola.eus 2015ko uzt. 2a, 08:00

Txiapasekin elkartasun plataformak komunitate zapatistak pairatzen ari diren "paramilitarren eraso larriak" gaitzetseko elkarrateratzea deitu du gaur, uztailak 2, osteguna, 20:00etan Plaza Biribilean.

Joan den asteartean Pantelho herrian (Mexiko) Las Abejas de Acteal erakundeko Manuel Lopez Perez aktibista erail zutela salatu du Txiapasekin plataformak. "Paramilitarismoaren hilketatzat" jotzen du gertatua.

Hilketa horri eta zapatista komunitateek paramilitaristengandik jasaten dituzten "eraso larriei" erantzuteko premia dagoela uste du plataformak.

Hori dela eta deitu du gaurko elkarrateratzea Bilbon. Plaza Biribilean izango da 20:00etan 'Mexikoko paramilitarismoaren aurka' lelopean.

Plataformatik dei egin diete bilbotarrei erresistentzian ari diren komunitate zapatistei elkartasuna agertzera.

txiapas.wordpress.com