Joan den igandeko, hilak 12, isuriaren azterketak Deustuko zubipetik gertu, beherago, eskuin bazterrean, kokatuta dagoen udal hodi biltzaile batera eraman zituen URA agentziako teknikariak. Isuriak ez du etenik, joan den larunbateko euriaren garraioaren ondorioz, nahiz "neurri txikiagoan" botatzen duen atzotik.
Teknikariek laginak hartu dituzte isuri mota zehazteko eta hodiak kanporatzen duen isuriaren jatorria ezagutzeko.
Joan den asteazken eta osteguneko zein igandeko isuriak "funts gutxikotzat" jo ditu URA agentziak eta Portuko Agintaritzak, hesi xurgatzaileek bidez, "azkar" neutralizatu dituela gogorarazi du.
[2015-07-13] Hirugarren orban bat agertu da itsasadarrean
[2015-07-09] Gasoil eta olio orban bi agertu dira itsasadarrean, Deustu parean