Belar berria San Inazion

uriola.eus 2015ko ira. 17a, 12:15

Hamaika urtez zapaldua izan ostean berritzeko premia zuela eta, aldatu dute joan den udan San Inazioko kiroldegiko futbol zelaiko belar artifiziala. Irailaren hasieratik, Ibarreko, San Inazio eta Elorrieta klubetako 350 futbol jokalarik jokalekuaren belartza berria erabiltzeko aukera izan dute haien entrenamenduetan. Gaur, Udaleko ordezkariek zapaldu dute.

Sei astez lanean eman ondoren, San Inazioko kiroldegiak backing-en gaineko polietileno ez-urragarrizko zuntzetan oinarritutako belartza artifiziala dauka. Horri esker, UNE-EN 15330-1:2014 arauak eskatutako estandarrak erabat betetzen dituela aitortzeko ziurtagiria eskuratu ahal izan du.

Futbol zelaia berroneratzeko proiektuaren kostua 190.189 eurokoa izan da. Belartza artifiziala aldatzeaz gain, ura ateratzeko sistema eta asfaltozko zoladura konpondu eta kanpoaldeko hormak tratatu dituzte.

Bere kirol ezaugarriak direla eta, belar artifizialeko zoladura areaz eta kautxuzko granuluez osatutako betegarriaz eraiki dute. Gainera, 11ko futbol zelai baten luzetarako marrazketa eta 7ko futbol zelai bitarako zeharkako marrazketa egin dira.

Gaur egun, 349 jokalari dira San Inazioko belar artifizialeko futbol zelaiaren erabiltzaileak. Ibarreko taldeari dagokionez, 130 neska-mutil dira bertan astero entrenatu eta jokatzen dutenak, 63 San Inazio taldean eta 156 Elorrietakoan.

 

Udal instalakuntzak

San Inazio kiroldegiko futbol zelaiaz gain, Udalak beste bederatzi instalakuntza dauzka, hala nola: Aitxarte, Artxanda, Etxezuri, Ibarsusi, Iparralde, Mallona, Errekaldeko Kiroldegia, Zorrotzako Kiroldegia eta Roseta. Horietan, guztira, 11ko futboleko hamar zelai daude eta 7ko futboleko hiru. Erabiltzaileak futboleko 33 klub eta gizonezko zein emakumezko 200 talde dira. Bertan, entrenamenduak egin eta partiduak jokatzen dituzte.

 

Futbol zelaietan egindako lanak

2011ko ekainetik Udalak zenbait lan burutu ditu udal futbol zelaien erabiltzaileen beharrizanei erantzuna emateko asmoz.

2011n Mallona A eta Abusuko Aitxarte zelaiak eraberritu ziren. 2012an Errekaldeko Kiroldegiaren txanda izan zen, Fangoko futbol zelaia zaharberrituta.

2013ko urrian, Udalak Boluetako Ibarsusi zelaia berritu zuen, belartza sintetiko artifizial berria, megafonia eta aldageletako eraikinaren atzealderako argi-proiektore pare bat ipinita.

Azkenik, 2014an, Udalak Artxandako jokalekuak eta harmailak eraberritu zituen.