Alternatibatik eta kritikatik ekonomia

uriola.eus 2015ko ira. 21a, 10:00

Ekuador, Peru eta Boliviako ekonomia alternatibo egitasmoak ezagutzeko hitzaldia antolatu du Ekonomia Kritikoko Taldeak (EKT) gaur arratsaldean Sarrikon.

Jhonny Jimenezek Ekuadorreko elkartasun ekonomian oinarritutako zirkuituaren berri emango du gaurko solasaldian. Ekonomia feminista eta maskulinitatearen perspektiba ahaztu gabe.

Bigarren partaidea Peruko Ela Perez Alba izango da. Kakao eta kafe kooperatibak eta bidezko merkataritza ondo ezagutzen ditu Elak. 'Latinoamerikako jakintza, generoa eta feminismoaren ekoizpena: elkartasun ekonomiarekin elkarrizketa'-tik abiatuko da bere hitzaldia.

Hirugarren esperientzia Boliviako Dario Alanocak ekainiko du. Altiplanoko aymara udalerrietako ekarpenak partekatuko ditu kulturaniztasuna eta elkartasun ekonomia ikuspuntutik.

'Economia alternativa' mahai ingurua Sarrikoko Gradu Aretoan antolatu du gaur, hilak 21, Ekonomia Kritikoko Taldeak (EKT) 18:00etan.

 

 

Ostegunean, aurkezpena

Hilaren 24an, berriz, Ekonomia Kritikoko Taldeak aurkezpena egingo du fakultateko sarreran 15:00etan.

@EKTsarriko